viernes, 26 de julio de 2013

Mujeres del Club Vasco de Camping Elkartea en los Infiernos - Alberto Ancin




Azken asteburu honetan (20-21) Pirinioetan izan gara, ibilaldi klasikoa bezain ederra egiteko asmoz. Zeharkaldi luzea, 29 kilometroko luzera baitu eta aldi berean gogorra ere bada, 1300 m gora eta 2000 m beherako desnibela du. Hori guztia, Panticosan dauden Infiernoseko 3 gailurrak igo eta La Sarraraino (Sallent) zeharkaldia gauzatzeko. Orain dela 35 urte, zeharkaldi bera antolatu zuen CVC ELKARTEAK, eta garai hartako parte-hartzaile batzuk errepikatu dute oraingoan. Bukaera, azken ordu erdia, iragarrita zegoen bezala euritsua gertatu zen, baina kontuan hartuz 11 orduko zeharkaldia izan zela, kriston eguraldi ona izan genuela esan dezakegu. Hona hemen, eskarmetu handiko gure emakumeen argazki batzuk.



























No hay comentarios: